XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hitz bat ateratzeko modu bakarra tortura izan zitekeen, baina ez zen hori don Kandidoren estiloa, behin erruduna ezagututa ongi astinduko bazuen ere.

Eta handik astebetera, arazoa bertan behera uztea erabakiko zizun.

Sonatua izan zen Xalbaren urte hartako euli safaria....

Don Kandidok geografi klase bat esplikatzen ziharduen, Afrika gora eta Afrika behera.

Ezpain, mihi eta hortzetatik tarteka ihesi zihoazkion listukadek maparen meridiano eta paraleloak tirokatzen zituzten, Saharako eremuetan ere kaskabarra hastera zihoala zirudielarik.

Anartean, banaka lurrartzen zuten euliek Xalbaren pupitre gaineko lurreratze pistan.

Eta maisuaren erregela eta begirada maparen baso eta sabanetan, ibai eta hiriburuetan galtzen zirenean, besoaren segak euliaren zunburruna errotik ebakitzen zuen, eulia esku itxiaren barruan atxilotuta geratzen zelarik.

Gero, hegoak moztu eta poxpolu kaxa batean gartzelaratuko zizkizun.

A ver usted Salvador esan zion don Kandidok klasea bukatzerakoan, dígame Vd Etiopía capital?....

Aho zabalik utzi zuen Xalba.

Póngase en pie y responda.

Eserlekuaren gainean jarri zuen kaxa.

.

Eta mapa, urrutiegi letrak irakurtzeko....

.

Jolastera irten ziren, poxpolu kaxa patrikan Xalbak.

- Izorra hadi - esan zion Xalbaren adinkidea zen Joxantonio Ollokiegik, zeinarekin bezperan burruka latz bat izan bait zuen.

- Bai, baina atzo jipoi ederra eman nian - ihardetsi zion Xalbak.

Futbolean aritu ziren gehienak, baina Xalbak gogorik ez.

- Zer gertatzen zaik?- galdetu zion Bixente Kortak.

- Hi, hator hona....

Hiri maisuak egurra emango balik, zer egingo huke?.

- Nik? Agoantatu....

- Ba nik mareatuko banintz bezala egingo nikek....

- Eta zergatik galdetu didak hori?.